| |
Eduardo zanaren oroigarri lez, asteko, irakurri dagigun,
berbaz berba, Martin Olazar Uribe abadeak bere biografian idatzitako
pasarte auxe:
“Erri guztietan
sortzen dira une latzetan jaiki eta txarto pasetan dabilzenei laguntza emoten
jakiten dabenak. Orrexetakoa zan Eduardo. 1936ko guda ezkeroztik, gure erria
une gogor orreetako batean egoan, saminduta; dana zan jazarpen, dana zan
debeku, dana zan zanpaketa. Zorionez, baina, une gogor orreexetan erriari poza
eta animoak emoten jakin eban gizon bat sortu zan Berrizen: Eduardo Urzelai.
Bakarrik edo taldean, galdutako jai‑giroa eta alaitasuna barriro be
errira ekarten jakin eban: erri‑kirolak eta euskal folklorea suspertuten
jakin eban, euskal kulturea, erriko gizarte‑aurrerakuntzetan aitzindari
izan zan, erriko beartsuei laguntasuna emon eutsen... eta beti be, aldarte
onean. Eta ori guztiori, era askotara egin eban, batzuk benetan bitxiak.
Aurrera egin baino
leen, esan dagigun Eduardok antolatutako ospakizunetako dirua beti erabili zala
gizarte‑eginkizunetarako: Ongintza Batzarako, Adimen Urrituei laguntzeko,
etab. Goazen aurrera,
bada. Ikusi dagigun, orain, José Luis Munitibar “Muñoyerro”k, erri‑kiroletako
kazetari ospetsuenetan ospetsuenetakoak, Eduardori buruz idatzitako
artikuluetako batean esandakoa:
“Durangaldeko
Merindadean, Berriz erriko San Antonio Olakuetako auzunean, aspaldidanik egiten
zirean idi‑demak, baina baserritar-kutsukoak zirean, sari bakoak eta lur
gaineko probalekuan egindakoak. Gerotxuago, beste probaleku bat egin zan,
irekia, baina ez zan lar ona idi‑probetarako. Garai arexetan, ostera,
Olakueta auzuneko mutiko bat asi zan San Antonioko probak antolatzen, Eduardo
Urzelairi buruz nabil, orduantxe 15
urteko mutikoa (1924ko zezeilaren 20an jaiotakoa). Berezko doaiak ebazan probak antolatzeko, baita baserritarrekaz
artuemonetan aritzeko, izan be, plazagizona genuen Eduardo.
Orreri esker,
urterik urte, Berrizko probalekuaren kategoria eta sona anditzea lortu eban”.
Eduardo Urzelaik, Berrizko semeak, ez eban atsedenik artu, ez orixe, eta sariak
eta baldintzak obetuz joan zan urterik urte. Ala, 1957an, akuilari bi bakarrik
ipini ebazan. 1959an, berriz, 42.250 pezeta emon zirean saritan; 8.000 pezeta
leen sailkatuarentzat. Idi‑bikotearen oinarria 1.050 kilotan jarri zan.
1965ean, historian leenengo aldiz, sei zifratako saria emon zan, au da, 100.000
pezeta. Urteak dira Berrizko idi‑demak Urzelaik antolatzen dauazala
erriko gazte‑talde baten laguntzagaz eta udaletxekoen laguntzagaz.
Lortzen dabezan irabaziak erriaren onurarako erabiltzen dabez.
Orain arte
esandakoaz aparte, bada Eduardo Urzelaik idi‑demetara ekarritako beste
asmakuntza bat: kinielak, idi‑demen pizgarria. Eduardo Urzelairen
azkenengo asmakuntza ligarena da, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako probetan
lortutako puntuak pilatuz osatzen dana. ”Ara, aintzina gure baserritarrentzat
oitura bat zoilik zana, gaur egun gu guztion gozagarri bilakatu da, turismoa
ekartzen dau, karidadea bultzatzen dau, eta Berrizen izen ona eta Durangaldeako
Merindadearena erri‑kirolen leenengo tokian ipini dau”.
Bestalde, José
Luis Bengoa Zubizarretak, 1981eko garagarrila‑agorrilan
argitaratutako “Euskal Jokoak” monografikoan (ezinbestean irakurri bearrekoa), probaleku‑zerrenda
deritxon atalean, auxe diño: “Atal onegaz amaituteko Berrizen egon diran iru
probalekuak aitatu behar dodaz: Olakueta auzunean, San Antonio ospakizunean
(urtarrileko jaia) lurgaineko probak egiten ziran. Gerotxuago, probaleku
estalia egin zan (“obra‑zuzendari Francisco Iturriagagoitia ospetsua izan
zan, “Patxi Lebario”). Kirol‑orrialde mordoa idatzi dira probaleku
orretan. Probaleku “zaarrean” (adokinagaz, gaurkoaren antzera) “San Antonio I.
saria” egin zan 1956an. Antolakuntza‑lanetan zale amorratu bat ibili zan,
idi‑dematan iraultzaile gaur egun ezagutzen doguzan idi-demak egin arte
(berori izan zan kinielak idi‑dematan sartzen leena eta probalariei
pizgarriak emoten benetako sari potoloak eskainiz), alegia, Eduardo Urzelai.
Euskal kirola zorretan dago beragaz. Saria Vicente Basañez erandiotarrak
irabazi eban, 57 untzagaz, bere ostean José Iturriaga eta Antzua sailkatu
ziran”.
”Laburbilduz:
- 1954an “Euskal Joten Bizkaiko I. Dantza Txapelketea“
antolatu eban
- 1955ean “Idi‑demen I. San Antonio saria” antolatu eban
- 1955ean “Erriko Ortuarien I. Txapelketea” antolatu eban
- Urtero, ospakizun orreexek eta beste
batzuk antolatu ebazan bai Berrizen (Olakuetan eta Elizondon) bai inguruko
beste errietan be.
- 1969an “Erregulartasunaren ALFA Saria“ asmatu
eban
- 1974an itxi eutson eginkizun orreek
egiteari (1974/05/12). Erritarrek omenaldi beroa emon eutsen.
- Alandaze, bere ostean etorri
zirenekaz lanean jarraitu eban, eta ALFA Sari Nagusiaren ardura hartu eban bere gain.
- 1985ean, ALFAk proba onen babesle
izateari itzi eutson eta, orduan, Eduardo Bizkaiko Aurrezki Kutxagaz asi zan
artuemonean. Orren ondorioz, aurrerantzean “Bizkaiko Aurrezki Kutxa
Erregulartasunaren Sari Nagusia” deitu zan proba. Gero, “Erregulartasunaren
BBK Sari Nagusia” deitzen asi zan, gaur arte, 2006. urtea arte.
- 1986an omenaldi beroa eskaini eutsen
Abadiñon.
- “Durangaldeko Merindadeko Sari Nagusia” sortu eban (1990. urtea)
- 2001ean azken omenaldia jaso eban (2001/07/21), Berrizko Gaztedi taldeko gazteek emondakoa. Perurena aita‑semeak aritu
ziran Olakuetako plazan, eta ondorengo bazkari errikoia Toki‑Ona
jatetxean egin zan.
Aitatutakoez ezeze beste ideia asko euki ebazan Eduardok. Aitatu egingo doguz orreetako batzuk:
Orregaz aparte ekintza
asko egin ebazan erriaren alde, besteak beste:
- Nicolas Learreta eta bere andrea Josefina Markinagaz artuemonetan asi zan euren
lurzati batzuk doaintzan emon egiezan erriko eskolak egiteko. Gerotxuago,
lurzati orreetan, futbol‑zelaia eta belodromoa be egin ziran.
- Udalagaz alkarlanean, eskolak egiteko
dirua biltzeaz arduratu zan dirulaguntzak emoteko prest egozan gurasoengana
joanez.
- Learreta Markina eskolakoek “Honoris
Causa” bazkide izendatu eben
- Erriko Ongintza Batzako lendakari eta
fundatzaileetako bat izan zan
- Durangaldeko Adimen Urrituen
Alkarteko lendakari eta fundatzaileetako bat izan zan
- Anbulatorioa ekarri eban Berrizera
- Jubilatu‑etxearen sustatzaile
izan zan. Berak ipini eutson izena: “Gure Izerdia”
- Durangaldeko Merindadeko kide izan
zan eta Durangalderako anbulantzia‑zerbitzua lortu eban
- Berriz Kirol Taldea sortzeko lan
eskerga egin eban. Berori izan zan taldearen leen lendakari
- Marino Lejarretagaz berba egin ostean,
beragaz joan zan Ortuellako kanposanturaino, gas‑eztandaren ondorioz ildako Ortuellako umeen omenez “Semana Catalanan” irabazitako lora‑sortai
eskaintzeko.
- Berrizko udaletxeko zinegotzi izan
zan
- Durangaldeko batzarkide izan zan
“Gernikako Batzar Nagusietan”
|