“Urtain vs Urtain” Ongintza izaerako boxeo leiaren kartel iragarlea.
Berriz, 1970. |
Jose Manuel Ibar “Urtain” boxealari lez debutatu orduko, 1968ko garagarrilaren 24an, lagun andiak ziran bera eta Eduardo Urzelai, izan be, alkarregaz egonak ziran idi proba eta euskal jai askotan; adibidez, Eduardok antolatutako “Elorrioko Euskal Folklorearen Asteetan”.
Urtain goren gorenean egoanean eta Euzkadiko lagunik ospetsuena zanean, Eduardok bere laguntza euki eban idi probak antolatzeko eta, orreri esker, diru geiago lortu zan Durangaldeako Adimen Urrituen Alkartearen alde.
Idi probetara azaldu ezeze, Urtainek muxutruk laga eban bere izena “Urtain Sari Nagusia” idi proba txapelketa jokatuteko. (Ikus 1970eko kartela).
Alango baten, Urtainek bere inguruan jendetza ikaragarria biltzen eban sasoi arean, Eduardok, jendetza egoala aprobetxatuz, itaundu eutson:
-“Jose Manuel, pisu astunen Europako Txapelketa irabazten badozu etorriko zara Berrizera boxeo leia amerikarra egiten, Adimen Urrituen Alkartearen alde dirua biltzeko?.
Eta Urtainek erantzun, “Jakina, etorriko ez naz ba. Baina..., ez badot irabazten, deituko dostazue etorri naiten? |
 |