!! Datuok zuzentzeko,
geitzeko edo kontsultatzeko, sakatu urrengo lotunea
 |
Olakueta auzuneko
ikuspegi zabala:
Eduardo Urzelai jaio
zan etxea, Pilotalekua, Plaza,
Probalekua. Onizek dira ekitaldi geienak antolatu zitun tokiak. |
|
Erri‑kiroletan errikoiena. Oraindino egiten dira,
baina ez leen beste. Aintzina, baserritarren arteko erronkak izaten ziran idi‑probak,
idi‑pare baten jabea beste idi‑pare baten jabearen aurka. Izan
be, baserritarra beti egon da arro abelburu onak eukitzeaz, alegia, auzokoak
baino idi‑pare hobea eukitzeaz, bai itxura aldetik bai indar aldetik.
Oortik jatorke, ain zuzen be, erronkarako eta posturarako sena. Gaur egun,
ostera, leiaketeak izaten dira nagusi, erriko jaietan egiten diran
leiaketeak. Leiaketa orreetan idi‑pare batek baino geiagok artzen dau
parte (batzutan 35ek be bai). |
 |
|
Oin dala gitxi arte, soloko bear gogorrak egiteko beien
indarra erabilten zan. Oso apurretan erabilten ziran zaldiak, mandoak edo
astoak orrek bearrok egiteko. Zezenak urtea egin aurretik zikiratu egiten
dira. Euskal baserritarrek, geienetan, zikiratuta erosten dabez, ugalketarako
ezinduta. Idi‑probetan erabiltzen dan idia 500‑600 kilo inguru
eukiko dauz. |
 |
|
Idi‑probetan erabiltzen dan arria laukizuzena da,
aurreko aldetik apur bat estuagoa. Ortxe, aurreko alde orretan, zulo bat
egiten jako kate bati lotzeko. Arriaren pisua 1.500 eta 5.250 kilo bitartean
egon lei. Leiaketetan arri txikiak erbiltzen dira (2.000 kilo), eta andiak
erronketarako gordetzen dira. |
 |
|
Esan dogun lez, gaur egun ez dira idi‑pare bi izaten
leian aritzen diranak. Gaur egun, ortik gora dira saria irabazi gurean leian
dabilzen idi‑pareak, batzutan, 35 be bai. Olangoetan, zaleek ondo
ikusteko lekuak prestatu bear dira: “probalekua”. Probalekuko zorua
errekarrizkoa edo adokinezkoa izan lei. Arria probalekuko mutur batetik
bestera eroan bear da, arrastaka. Probalekuko mutur batetik bestera dagoen
aldeari “plaza” edo “untza” esaten jako. Plazen edo untzen neurria errien
araberakoa izaten da, 22 eta 28 metro bitartekoa. |
 |
|
Idiei akullatzeko akullariak dagoz. Zenbat akullari egongo
diran txapelketaren arauek esango dabe, edo bestela, postura bakoitzean
adostutakoa. |
 |
|
Probaren baldintza nagusiak zeaztu ostean, hau da,
leiatzeko urrenkerea, idiek gainean eroan bearreko zama (idien pisuaren
araberakoa), zenbat akullari egongo diran etab., proba, aurrez adostutako
denbora jakin batean (30 minutu, gehienetan) aalik eta plaza edo untza gehien
egitean datza
(Iturria : Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila ) |
 |
|
|